San Martin jaiak Gaintzan gaurtik aurrera

DV GAINTZA.

Gaintzako San Martin Jaiak ospatuko dira asteburu honetan gaurtik hasi eta iganderaino. Gaur 20:30ean txupinazoa, jaiei hasiera emateko eta Martintxoren jaitsiera. 21:00etan herri afaria Sonbelu elkartean. 0:30 DJ Txoko eta bakailao festa.

Bihar, San Martin eguna, 12:00etan Meza nagusia. Ondoren hamaiketakoa trikitilariez alaiturik. 17:00etan merendola eta ume jolasak eta 19:00etan harri-jasotzailea eta ingude erakustaldia: Iñigo Eizagirre 'Ostokaitz', Mikel Lopetegi 'Urra', Xabier Peña 'Erreuzta' eta Josetxo Urrutia. 21:00 afari autogestionatua Sonbelu elkartean. 0:30ean Gabezin taldea eta musika goizaldera arte.

Igandean 12:30ean hamaiketakoa eta bertso saioa Bixente Gorostidi eta Unai Muñoarekin. 18:00 Pituxa Clowntu-Kontari.

Fotos

Vídeos