San Martin inguruko ekimenak Zegaman

Eñaut Elorrieta bihar arituko da parrokian

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Gaur 19:00etan, Imanol Artolak prestaturiko ikus-en-tzunezkoa izango dugu Jabier Otaegi Kultur Etxean. Bertan 1966ko San Bartolome jaiak, Zegamako Papertegiko langileen 1966ko Arantzazuko erromeria, Sinforo Alzola, Bakarne Arrieta eta ikastolaren sorrera, Juan Otaegi eta musika banda, Joxe Telleria eta Enkarna Azurmendi... eta beste herritar ugariren kontuak entzun eta gozatzeko aukera izango dugu.

Bihar, Eñaut Elorrieta

Bihar 19:30ean Eñaut Elorrietaren kontzertua izango dugu San Martin Parrokian.

Larunbatean, feria

Azaroaren 11n, San Martin Egunean, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko artzainen arteko XIX. Gazta Lehiaketa, herritarren arteko ganadu lehiaketa ,artisauen postuak eta txakolin dastaketa Tartalo elkartean izango ditugu goizean zehar. Arratsaldez, 17:30ean buruhandiak eta 18:00etan herritarren arteko San Martin pilota txapelketa finalak pilotalekuan.

Igandean, antzerkia

Azaroaren 12an, 17:00etan, haurrentzat 'Kalean otso eta etxean uso' antzerkia izango da pilotalekuan Guraso elkarteak antolatuta.

Fotos

Vídeos