San Martin eguna ospatuko dute gaur Gaintzan

DV GAINTZA.

Usadioa jarraituz San Martin eguna ospatzeko Udalak ondoko ekitaldi hauek antolatu ditu. Gaur, larunbata, festa egunean, eguerdiko 12:00etan meza ospatu egingo da, San Martin ermitan. Ondoren hamaiketakoa Kale Txiki jatetxean.

Ilunabarreko 19:00etan Udaletxean bertan, Mertxe Aizpurua, ipuin kontalaria arituko da, 20:00etan berriz, herriko azken ekitalditako argazki eta bideo emanaldia, eta 20:30ean afari-merienda eta gaztaina jana On-bide elkartean.

Fotos

Vídeos