San Martin egun bikaina

Jone, Ainitze eta Jokinek Madagaskarrerako bidaia azaldu zuten. /
Jone, Ainitze eta Jokinek Madagaskarrerako bidaia azaldu zuten.

YARZA AMEZKETA.

San Martin eguna ospatu zuten atzo herritarrek. San Martin ermitan meza izan zen goizean eta bertsolariek eta trikitilariek alaitu zuten ondoren giroa bazkalordura arte. Ohitura den bezala, herriko jubilatuek bazkaria izan zuten Txindoki jatetxean. Arratsaldean, berriz, haurrentzako jolasak antolatu zituzten Gaztelekukoek. Larrunarri frontoia haurrez bete zen jolasean aritzeko, hala nola, arrautza koilararekin eramaten, formal egiten, marrazten, aurpegia margotzen, eta abar.

Madagaskarrera bidaia

Jone, Jokin eta Ainitzek joan zen uztailean Madagaskarrera egin zuten bidaia herritarren aurrean azaldu zuten Kultur Astearen baitan antolatutako ekitaldian.

Kultur Etxeko aretoa herritarrez bete zen hiru gazteen esperientzia entzuteko. Argazkiz eta bideoz betetako emanaldia izan zen, azalpen txikiekin tartekatu zutena.

Fotos

Vídeos