Marrazki lehiaketa antolatu da LazkaOn merkatari elkartearen eskutik

Lehen Hezkuntzako haurrei dago zuzenduta eta azaroaren 8a izango da marrazkiak aurkezteko azken eguna

DV LAZKAO.

LazkaOn Merkatari Elkarteak marrazki lehiaketa bat antolatu du urtea agurtzeko San Benito Ikastolarekin batera. Lehen Hezkuntzako ikasleei dago zuzenduta eta irabazleen marrazkiek datorren urteko egutegia osatuko dute.

Lazkaon Merkatari Elkarteak, Gabon inguruan, datorren urterako egutegiak egin nahi ditu bezeroen artean banatzeko eta beste urte batzuetan argazkiekin osatu badituzte, aurtengoan lazkaotarren marrazkiak erabili nahi dituzte horretarako. Lehenengo mailatik seigarren mailara, datorren asteazkena arte (azaroak 8) dute haurrek marrazkiak aurkezteko. Miszelania, Momo edo Koboloi dendetara eraman behar dituzte.

Lanak A4 formatuan aurkeztu behar dira, egilearen izen abizenak eta ikasmaila atzeko aldean jarrita eta urteko hilabeteak izango dira marrazkiak egiteko oinarritzat hartu beharreko gaia.

LH1eko ikasleak urtarrila edo otsaila, LH2koek martxoa edo apirila, LH3koek maiatza edo ekaina, LH4koek uztaila edo abuztua, LH5ekoek iraila edo urria eta LH6koek azaroa edo abendua. Hamabi marrazki aukeratuko dira aurkeztutako guztien artean, egutegia osatzeko, eta sari sorpresa bat zozkatuko da gainera, marrazkilarien artean.

Fotos

Vídeos