'Marimundukoren ipuin harrigarriak', larunbatean

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Urtero legez, Andue-tza Parketxean Marimundukoren ipuinak izango dituzte udazken honetan. Hitzordua azaroaren 18an da, larunbatean, eta bi saio izango dira: 16:30ean eta 18:00etan.

Euskal Herriko ipuin eta mitoetara gerturatuko gara Marimunduko (Maitane Aizpurua) gonbidatuaren eskutik. Maitane Aizpurua, Ataungo Jentilbaratza Kultur Elkarteko kidea da eta Joxe Miel Barandiaranek bildutako hainbat ipuin eta kontakizun harrigarri azalduko ditu. Hainbat pertsonai mitologiko etorriko dira Anduetza Parketxera Marimundukoren eskutik eta urtero bezala pertsonai berriren bat izango da.

Haurrei zuzendua badago ere, adin guztiko bisitariek primeran pasako dute kontakizun berezi hauek entzuten. Emanaldia euskaraz izango da eta aurrez izena ematea ezinbestekoa da: 943802187, 688623609 edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi. Parte hartzeko 2,50 euro ordaindu behar dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos