Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
J. Bautista eta M. Teresa.
Maria Teresa Urkizu eta  Juan Bautista Aldunberri, 60 urte ezkonduta

Maria Teresa Urkizu eta Juan Bautista Aldunberri, 60 urte ezkonduta

YARZA

ELDUAIN.

Sábado, 25 de noviembre 2017, 00:40

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Elduaingo Juan Bautista Aldunberrik eta Maria Teresa Urkizuk ezkondu zirela 60 urte beteko dituzte datorren astelehenean. 1957ko azaroaren 27an ezkondu ziren Elduaingo Santa Katalina elizan, «bi urtez elkarrekin ibili ondoren», gogoratzen dute.

Maria Teresa Berrobiko Sorondo etxean jaio zen eta gaztetan Elduainen zegoen Arrosi paper-lantegian hasi zen lanean. Bertan egiten zuen lan ere Juan Bautistak eta hantxe ezagutu zuten elkar.

24 eta 30 urte zituztela ezkondu ziren eta oraindik gogoan dute egindako ezkon-bidaia: «Bazkaria Elduaingo Kontsejuaren ondoko etxean zegoen Estankoan egin genuen, jende asko elkartu ginen. Gero, Iruñara joan ginen egun batzuk pasatzera, herritar batek eraman zigun bere autoan. Handik, Zaragozara joan ginen beste egun batzuetarako autobusean eta, azkenik, Donostian bizi zen Juan Bautistaren ahizparen etxean egin genituen azken egunak», dio Maria Teresak.

Arrosin bertan jarri ziren bizi-tzen, lantegiaren gainean zegoen etxean. «Papereztatzeko kola egiten genuen. 45 urtez egon nintzen lanean, 18 urtetatik aurrera», dio Juan Bautistak. Hogeita bost urtez bizi izan ziren Arrosin, eta lantegia saldu zenean, Elduainen jarri ziren bizitzen. Hiru seme-alaba izan zituzten, Maria Lourdes, Jesus Mari eta Jose Ramon, gaztetan hil zena, eta lau biloba dituzte: Iñigo, Jaione, Miren eta Ilazki. Beraiekin eta gainerako iloba eta senideekin ospatuko dute urteurrena bazkari batekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios