Maila handia T. Hernandorena Ipuin eta P. Otaño I. Booktrailer lehiaketetan

I. ARRATIBEL ZIZRUKIL.

Banatu dira Teodoro Hernandorena XVI. Ipuin lehiaketako eta eta Plazida Otaño I. Booktrailer lehiaketako sariak. 307 lan aurkeztu ziren eta antolatzaileek aditzera eman dutenez «maila handiko lanak» aurkeztu dira. Bestalde, I. Booktrailer lehiaketa egon da DBH 1-2 eta DBH 3-4 mailako ikasleentzat.

Sarituak hauek izan dira Ipuin lehiaketan: A maila (6-8 urtekoena) 1.saria: Kaiet Ormazabal (Villabona) 'Bost piratak altxorraren bila' ipuina. 2.saria Eñaut Saizar (Villabona) 'Taxi hegalaria' ipuina. B maila (9-11 urtekoena) B maila (9-11 urte) 1.saria: Aitor Seara (Zizurkil) 'Bakardadearen bi aldiak' ipuina. 2. saria: Iraide Tejeria (Larraul) 'Malkorik ez duen neskatila' ipuina. Aipamen berezia: Gorka Robles (Zizurkil) 'Iragan gazi-geza' ipuina. E maila (17 urtez gorakoena) 1. saria: Maider Zuntzunegi 'XX' ipuina. 2. Saria: Hodei Arrastoa 'Yuma' ipuina. Eta I. Booktrailer lehiaketan 50etik gora aurkeztu ziren: DBH 1-2 mailako ikasleak: Elorri Oiarbide, Nerea Esteban, Hector Luis eta Xabier Gomez. DBH 3-4 mailako ikasleak: Maialen Gomez, Raul Cabrera eta Haizea Martinez. Norbanako saria: Maddi Etxeberria. Booktrailerrak Youtuben zintzilikatuko direla jakinarazi dute Plazida Otaño liburutegitik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos