Maila ezin hobea Zizurkilgo eskuz binakako VII. Pilota txapelketako finaletan
Urriaren hasi zen 'VII. Zizurkilgo Pilota Txapelketa', Zio-tza pilota eskolak antolatuta eta igande honetan jokatu zituzten finalak Intxaur pilotalekuan. Jende ugari hurbildu zen finaleko lau pilota partidak ikustera eta ikuskizun dotorea erakutsi zuten pilotari gazteek. Partidak oso borrokatuak izan ziren. Benjaminetan, Gaztañaga-Beroiz, 18-9 irabazi zuten Izagirre- Alberdiri. Lau pilotariek txalo zaparrada handia jaso zuten amaieran. Alebin mailakoan, Otaegi-Zarrabeitia garaile izan ziren, 18-13 irabazi zuten Babarro -Ibarluzea. Partida polita jokatu zuten lauek ere. Infantil mailan, Amundarain-Iztueta 18-16 irabazi zuten Zubizarreta-Mikelarenari. Partida borrokatua eta bikaina ikusi zen. Eta, azken partidan, Kadete maila, De la Fuente-Labaka izan ziren garaile, 18 eta 10 irabazita Amiano-Ballarena aurka. Partida bikaina ikusi zen. Irabazleak txapela eta trofeoa eraman zuten eta bigarren postuan sailka-tzen direnak trofeoa hartu zuten. Gerturatutako jendeak goiz ederra pasatzeko aukera izan zuen.
Liburuaren Astea
Gaur, Gabonetako ipuinak eskainiko ditu Ixabel Milletak, 17:30ean hasita, Iriarte Kultur Etxean. Egun berean, Karmen Basterretxeak ida-tzitako 'Matrilinealismoa Euskal Herrian' liburua aurkeztuko dute, Plazida Otaño liburutegian, 19:30ean hasita. Bestealde, Energia bulego ibiltaria, 16:00etatik 18:30era, Elizpe jubilatu elkartean.
Chistorrada en el Hogar
El Hogar del jubilado Elizpe de Zizurkil, celebra mañana la festividad de Santo Tomás con la célebre chistorrada y sorteo de regalos de Navidad, a las seis de la tarde, donde están invitados todos los socios.
Lo + leído
Top 50
- 1
Juanmi: «Imanol confía en todos los jugadores, no como Eusebio»
- 2
Mata a su expareja y a la madre de ésta y se lanza al vacío tras dar fuego al piso en Vitoria
- 3
«¿Perdón?»: gran revuelo en 'Pasapalabra' por esta polémica palabra en euskera
- 4
Así se ocultaba en Málaga el autor de la salvaje agresión a una sexagenaria en Algeciras
- 5
Muere el 'dj' Avicii con 28 años