Maila bikaina V. Eskuzko Txapelketan

Ataungo kadete mailako neskak irabazi egin zuten./
Ataungo kadete mailako neskak irabazi egin zuten.

DV ATAUN.

Pasa den larunbatean Auzoeta kiroldegian jokatutako Gabonetako V. Eskuzko Txapelketako finaletan maila paregabea ikusi ahal izan zen. Ataun KE-ak antolatutako txapelketan jende asko hurbildu zen jokatutako finalak ikustera. Primerako giroa egon zen eta gazteen arteko lehiakortasun handiaz gozatzeko aukera izan zuten hurbildutakoek. Txapelketa kategori desberdinetan jokatu zen.

Lehenengo finalean, 1. urteko benjaminak aritu ziren eta Ormazabal-Landa zegamarrak 16-10 irabazi zioten Altuna-Iturbe lazkaotarrei. Bigarren finalean, 2. urteko benjaminak lehiatu ziren eta Izagirre-Alberdi ordiziarrak 16-3 irabazi zioten Otaegi-De Prado eta Landa zegamarrei. Hirugarren finalean, 1. urteko kimuak jokatu zuten eta Landa-Madina beasaindarrak 18-11 irabazi zioten Mintegi-Iturbe lazkaotarrei.

Laugarren finalean, 1. urteko neska kimuak lehiatu ziren eta Imaz-Garcia ordiziarrak 18-4 irabazi zuten Azurmendi-Morales zaldibiarren aurka. Bosgarren finalean, paleta kadete mailako neskak aritu ziren, Urrestarazu-Perlines ataundarrak 22-14 irazi zioten Zhang-Karrera alegitarrei. Seigarren finalean, paleta gazte mailako neskak lehiatu ziren, Otegi-Aranburu asteasuarrak 25-21 irabazi zuten Urdangarin-Balerdi Hernaniko taldeari aurka. Azkenik, 2. urteko kimuak aritu ziren, Otaegi- Zarrabeitia ordiziarrak 18-3 irabazi zioten Sukia-Kerejeta ataundarrei

Parte hartutako 155 neska mutilek pilota inguruko txapelketetan giro paregabeaz gozatzeko aukera dotorea izan zuten eta oroitzapen bezala denek domina bat jaso zuten. Irabazle eta irabazle ordeek berriz dominez gain txapelak jaso zituzten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos