Maider Zabalegiren hitzaldi musikatuak eman zion hasiera Kultur Asteari

Urbil Artolarekin eta Gorka Urrarekin batera hainbat abesti jo zituen Maiderrek. /  YARZA
Urbil Artolarekin eta Gorka Urrarekin batera hainbat abesti jo zituen Maiderrek. / YARZA

YARZA ABALTZISKETA.

Giro ederrean hasi zen Abaltzisketako Txalburu Kultur Astea Maider Zabalegi abeslariaren hitzaldiarekin. Goibegi eraikineko auditorioa adin guztietako herritarrez bete zen Maiderren istorioak entzuteko.

Alaitzekin batera izandako ibilbidea azaldu zuen, taldearen gorakada nola bizi izan zuen azalduz, baita nola erabaki zuen musika alde batera uztea ama izateko. Hamabi urtez musikaz aldenduta egon ondoren, joan den urtean bakarkako diska berria atera zuen. Emanaldian Urbil Artola eta Gorka Urra taldekideekin batera egon zen Maider Zabalegi eta disko berriko zein lehengo abesti ezagunak eskaini zituzten.

Gaur Emotion abesbatza

Gaur, Ordiziako Emotion abesba-tzak kontzertua eskainiko du Larraitzko ermitan. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos