'Mahaitasunez' emanaldia, gaur arratsaldean Herri Antzokian

NUÑEZ LEGORRETA.

Solasaldia, poesia, musika eta dantza uztartzen dituen emanaldia aurkeztuko da Herri Antzokian gaur arratsaldeko 18:00etan. Atarrabiako institutuko irakasle batek eta bi ikaslek eskainiko dute transexualitatea, aniztasuna eta maitasuna lantzen dituen emanaldia. Sarrera doakoa izango da.

Bi zati izango ditu, lehenengo zatia solasaldia izango da Ekaitz Goikoetxeak Mikele Grande nerabe transexuala elkarrizketatuko du, bere esperientziaren berri emateko. Ondoren, poesia, musika eta dantza uztartuko dira. Olaia Baigorri ikasleak mahaian idazten zituen zitak eta olerki zatiak izango dira oinarri.

Horregatik ¡'Mahaitasunez' izenburua. Eduardo Zudaire, Leire Merino eta Irati Goikoetxea izango dituzte lagun. Saioa euskaraz izango da gehienbat, nahiz eta gaztelaniaz ere egingo duten tarteka.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos