Mahaitasunez' antzerkian herritarrez bete zen Herri Antzokia '

Eduardo Zudaire, Ekaitz Goikoetxea eta Olaia Merinorekin. /  YARZA
Eduardo Zudaire, Ekaitz Goikoetxea eta Olaia Merinorekin. / YARZA

YARZA LEGORRETA.

Legorretako Herri Antzokia herritarrez bete zen larunbat arratsaldean 'Mahaitasunez' antzezlana ikusteko. Transexualitatea, aniztasuna eta maitasunaren gaiak aurkeztu zituzten saioan Ekaitz GoikoetxeaK, Mikele Grandek eta Olaia Baigorrik.

Obraren hasieran Ekaitz Goikoetxeak Mikele Grande nerabe transexuala elkarrizketatu zuen bere kasua eta esperientzia ezagutzera emateko. Goikoetxea Atarrabiko institutuko irakaslea da eta Mikele Grande ikaslea. Biekin batera, Olaia Baigorri ikaskideak mahaian idazten dituen poesiak dira obrako oinarria. Eduardo Zudaire gitarjoleak, Leire Merino dantzariak eta Irati Goikoetxeak lagundu zuten taula gainean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos