Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Elene Zeberio (Asteasu), Maddi Etxeberria (Asteasu) eta Maitane Irurzun (Aduna). ARRATIBEL
Maddi Etxeberriak irabazi du aurtengo Euskal Herriko Soinu Zahar txapelketa

Maddi Etxeberriak irabazi du aurtengo Euskal Herriko Soinu Zahar txapelketa

Bigarrena, Elene Zeberio asteasurra eta hirugarrena Maitane Irurzun adunarra izan ziren Legazpin jokatutako finalean

IMANOL ARRATIBEL

AMASA-VILLABONA.

Martes, 15 de mayo 2018, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Larunbatean, gazte mailako Euskal Herriko Neskatxena edota Soinu Zaharren Txapelketaren XXIV. edizioan jokatu zen Legazpiko Latxartegi aretoan. B sailean (2005-2003 urteetan jaiotako dantzariak), lehenengo hiru sariak Villabonara joan ziren. Asteasuko Maddi Etxeberria sailkatu zen lehenengo postuan; bigarren sailkatua Elene Zeberio (Asteasu) izan zen eta hirugarren koskan Adunako Maitane Irurzunek amaitu zuen, Villabonako Oinkari dantzariak dira hirurak. Maddi Etxeberria, irabazlea, Juan Maria Burguerak diseinatu eta Enrique Mediavillak forjatu duen eskultura jaso zuen. Lehiaketan, Alaia Santano, Enara Lertxundi, Idoia Urdangarin, Iraia Cambra, Maren Goya, Nahia González (Amasa-Villabona), Amaia Aizpurua eta June Tejeria (Zizurkil), Miren Zumeta (Larraul), Uxue Odriozola (Lasarte-Oria), Ane Arrizabalaga eta Nahia López (Legazpi), Jone Gil (Elgoibar), Naroa Otxoa (Etxarri) eta Maren Gálvez (Lezo) dantzariek hartu zuten parte. Eta finalean parte hartu duten dantzarien artean jantzirik onena ere saritu zen. Maren Goia villabonatarra (Oinkari Dantza Taldea) izan zen irabazlea.

Herriko Oinkari dantza taldea adierazi duenen «txapelketa bikaina burutu dute Oinkariko dantzariek. Bakarka dantzariak aztertu ezkero, lehen 3 sailkatuak Oinkarikoak izanda, poz izugarria da hor lanean gabiltzan guztiontzat. Lorpen honek badu ere esanahi berezi bat, izan ere txapelketan zehar ezusteko haundi bat jaso genuen Lourdes Esnaola irakaslearen istripua zela eta, justu gaztetxo hauen formakuntzan ezinbestekoa den irakasleak. Irakasleen egitura hankaz gora jarri zitzaigun txapelketa erdian baino egoerari buelta ematen jakin dugu.Osatzen ari da gure Lourdes eta laister gurekin izango den esperantzarekin, emaitza on hauek bere lanaren ondorio direla argi dugu. Bukatzeko esan, lortutako emaitza indibidualen poza ezkutatu gabe, Txapelketak Oinkaringan talde gisa duen eragina azpimarratu nahiko nuke. Bertan parte hartu duten dantzari guztiengan hobekuntza nabarmenak jaso ditugu Txapelketaren exigentzia medio eta honek etorkizunera begira Oinkari indartuko du».

Gaur, San Isidro, Amasan

Gaur, Herriko baserritarrek San Isidro eguna ospatuko dute Amasan. 10:30etan, Meza Nagusia. 12:00ean, Bertsolariak Loidisaletxe eta Larrañaga, ondoren trikitia. 14:00ean, Bazkaria Iturri Goxon, bazkal ostean bertsolariak Larrañaga eta Loidisaletxe. Arratsaldean zehar trikitilariak ibiliko dira Amasa alaitzen eta 20:30etan, afaria Iturri Goxon bertsolariek alaitua.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios