Lurrin naturalak egiteko tailerra, bihar

DV ORMAIZTEGI.

Bihar larunbata, azaroak 18, Lurrin naturalak egiteko tailerra burutuko da, XIX. mendeko Eleganteen Bilkurari lotutako jardunaldia izango delarik. Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 13:00etara bitartean guzatuko da eta pertsona gazte zein helduei zuzenduta dago. Clara Gutierrezen eskutik burutuko da, Barduliarrak Elkarte Gastronomikoan.

Tailerrean parte hartu ahal izango duten pertsonen kopuru mugatua da eta gazteleraz izango da. 15 euro ordaindu beharko ditu partaide bakoitzak.

Landare aromatikoen bitartez parte hartzaile bakoitzak bere kolonia eta lurrina egiteko aukera izango du olio esentzialak erabiliz.

Bestalde, gaur mendi asteko emanaldiei amaiera emanez, Jose Iztueta mendizalearen 'Mendizaltasunaren hizkuntzaikus-entzunezkoa' ikusgai izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos