Lizartzako Mendiz mendi ibilaldi neurtuan izen emateko aukera gaur

YARZA LIZARTZA.

Hirugarren urtez 'Lizartzatik Mendiz mendi etxera' mendi martxa antolatu dute. Irailaren 23an izango da aurten, maila ezberdinetako hiru ibilbiderekin. Guztietan Lizartza eta bere inguruaz gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Izen emateak Kirolprobak.com webgunean egin beharko dira, nahiz eta gaur eta datorren ostegunean eta ostiralean herrian bertan izena emateko aukera egongo den ere plazan jarriko den postuan, 20:00etatik 21:00etara.

Ibilbide luzeak 35 kilometro izango ditu, 2.200 metroko desnibel positiboarekin. Ibilaldiaren irteera goizeko 7:00etan izango da plazatik eta parte hartzaileak Otsabio, Añi, Narbaizu, Urkieta, Ulizar eta Erroizpetik igaroko dira. Prezioa 20 eurokoa izango da eta parte hartzaileek argi frontala eraman beharko dute. Bigarrenak 18 kilometro izango ditu, 1.100 metroko desnibelarekin, eta goizeko 8:00etan aterako da. Izen emateko prezioa 15 eurokoa izango da.

Era berean familia giroan egiteko ibilbide txikiago bat ere antolatu da, hiru kilometrokoa. Kasu honetan irteera 10:30ean izango da eta prezioa hamar eurokoa izango da helduentzako eta bostekoa haurrentzako. Izan ere, mendi martxaren amaieran arroza bere osagaiekin banatuko da parte hartzaileentzako bazkari modura eta umeentzako puzgarriak eta ohe elastikoak egongo dira. Antolakuntzak gutxieneko jateko hornidura jarriko du bederatzi kontrol guneetan. Hala ere, parte hartzaileek norbere hornidura eramatea aholkatzen dute. Arrozaz gain, hainbat zozketa egingo dira.

Fotos

Vídeos