Lizarrara egun pasan Mutiloatik hilaren 21ean

SALOMÉ OLAETXEA MUTILOA.

Ongizate sailak antolatuta, urriaren 21ean Mutiloako hirugarren adinekoak Nafarroako Lizarrako inguruak bisitatzeko aukera izango dute. Goizean, Abarzuzako Irantzuko Monastegira joan eta bertan, eguerdiko 12:00etan, bisita gidatua egingo da.

Bazkaria, Lakar herrian dagoen Lezaun upategian izango da. Urtero bezala egun pasa honetan, jubilatu eta nahi duten herritar guztiak parte hartu ahal izango dute. Kanpoan bizi den norbait joan nahiko balu, izena eman eta autobusean lekurik balego, inongo oztoporik ez litzateke egongo.

Izen-ematea Udaletxean egingo da, urriaren 17ra arte. Irteeraren kostua 35 euroko da.

Ikastaroak

Ikasturte berriarekin batera ikastaro desberdinen eskaintza dago herrian. Dagoeneko hasita daudenak, eskulanetakoa eta soinketakoak dira. Lehenengoa, ostegunetan 15:00etatik 18:00etara izaten da. Interesa izanez gero, 50 euroko matrikula udaletxean ordaindu behar da. Soinketarena, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 20:00etara udaletxeko ganbaran Joakin Elkororekin. Hurrengo hirurak, jende kopuruaren arabera martxan jarriko dira: zumba, euskara eta euskal dantzak.

Fotos

Vídeos