Lierniko erromeria ospatuko da bihar egun osoko egitarauarekin

DV ORMAIZTEGI.

Bihar uztaileko bigarren igandea izanik eta ohiturari jarraituz, Ormaiztegiko herritarrok Lierniko erromeria eguna ospatuko dugu. Eguneko egitarauari hasiera goizeko 11:30ean emango zaio eta iluntzeraino luzatuko da.

Salda eta txorizo egosia dasta-tzeko aukera izango da, 11:30etik aurrera. Ondoren, 12:30ean haurrentzako jokoak eta 13:00etan meza nagusia izango da, ondoren Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzako kideek kontzertua eskainiko dute. 14:30etatik aurrera bazkari herrikoia, aurtengoan arkumea txilindron erara prestatu eta dastatzeko aukera izango da. Haurrentzako makarroiak prestatuko dituzte.

Bazkal ondoren Golden Djs-en eskutik erromeria giroa nagusituko da musika doinuz dantza egiteko aukera izango delarik. Lierniko XXI. Toka txapelketa herrikoia ere burutuko da. Izena aurretik eman beharko dute parte-har-tzaileek. Lehiaketa 18:00etan hasiko da eta izena 17:45etik aurrera eman behar da. Txapeldunak bi lagunentzako otordua saria jasoko du Mujika jatetxeareneskutik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos