Leitza eta Uitzi arteko tunela itxita egongo da hilaren 14a arte

E.B. LEITZA.

Plazaolako natur bidetik arreta handiz ibiltzea eskatu dute egun hauetan Udalak eta Partzuergo turistikoak zenbait tokitan elurraren pisuarekin, adarrak eta zuhaixka batzuk erori baitira. Ondorioz, iragarri dutenez bihartik, hilaren 10etik 14ra, osteguna bitartean Uitziko tunela itxita egongo da.

Erakusketa

Leitzako Torrean eta Atekabeltzen Che Guevararen inguruko erakusketa zabalik dago. Ernesto Che Guevara iraultzaile ezaguna hil zutela 50 urte bete diren honetan, eta Torrea herriko tabernak eta Atekabeltz herriguneak bere bizitzako irudi erakusketa jarri du ikusgai.

Che guevara argazkietan izen buruarekin, astelehen, astearte ostiral eta larunbatean iluntzeko 19:00tik 20:00etara egongo da zabalik.

Bestalde, hilaren 14an ilun-tzeko 19:00etan Atekabeltzen bertan Che mitotik haratago izenburupean hausnarketa eginen dute. Bertan, besteak beste, bizitzan hartu zituen erabakiak eta hautu horiek bere eguneroko bizitzan izan zuten eragina izanen dituzte hizpide.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos