Leitza, Nafarroako Gobernuaren etxebizitza alokairu poltsan sartu da
Hitzarmen honen xedea da Leitzan etxebizitzara sarbidea hobetzea. Hitzarmenak lau urteko indarraldia izanen du
Leitzako Udalak, hitzarmen honen bidez, 'Alokairu Poltsa'-ren erakunde laguntzaile aitortu du bere burua. Honen helburu nagusia da, familiek etxebizitzara sarbidea errazagoa izatea. Hori dela eta, egoki deritzon ekimenen bidez, herritarrei Nasuvinsak kudeatzen duen Alokairu Poltsa programari buruzko informazioa zabaltzeko konpromisoa hartu du (onurak, betekizunak eta aukerak).
Aldi berean, Leitzako Udalak Nasuvinsarekin batera udalerrian dagoen etxebizitza alokairu eskaera kuantifikatuko du, datuak babespeko etxebizitza eskatzaileen erroldan inskribatzera bideratzeko.
Gainera, etxebizitza hutsak atzeman eta identifikatzeko neurriak hartuko ditu. Ondoren, Udalak zein Nasuvinsak proposamena bideratuko die etxejabeei etxebizitzaren okupazio eraginkorra egiteko alternatibak eskainiz. Horrez gain, Leitzako Udalak etxejabe zein etxebizitza eskaintzaileei erraztasunak emango dizkie gestioetarako.
Nasuvinsa sozietate publikoak kudeatzen duen poltsa honek hainbat pizgarri eskaintzen ditu. Hala nola, etxebizitza egoera onean itzultzea, arrisku anitzetarako asegurua kontratatzea eta errenta garaiz kobratu ahal izatea.
Zerbitzua aste gutxiren buruan jarriko da martxan. Nasuvinsak konpromisoa hartu du , zerbitzua martxan jarri aurretik, Leitzako Udalean ardura hau hartuko duen langilegoa indarrean dagoen araudiaren inguruan trebatzeko eta beharrezkoa den informazio euskarriak emateko.
Sinaketan Mikel Zabaaleta alkatea eta Miguel Laparra, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako lehendakariordea egin zuten. Udalak espero du aste gutxiren buruan zerbitzua martxan egotea eta, etxebizitza errentari eta eskatzaileek gestioak udal bulegoetan egin ahal izatea.
Lo + leído
Top 50
- 1
Mata a su expareja y a la madre de ésta y se lanza al vacío tras dar fuego al piso en Vitoria
- 2
«¿Perdón?»: gran revuelo en 'Pasapalabra' por esta polémica palabra en euskera
- 3
Lasala Plaza Hotel abre sus puertas en junio e inicia hoy la venta de habitaciones
- 4
Muere el 'dj' Avicii con 28 años
- 5
La niebla oculta la costa guipuzcoana