Lehiaketara atera da aterpetxea eta taberna-jatetxearen kudeaketa

NÚÑEZ ADUNA.

Adunako Udalak Uztartza aterpetxe eta taberna-jatetxearen kudeaketa esleitzeko lehiaketa publikoa ireki du. Interesatuek abenduaren 10era arte dute dokumentazioa eta informazioa eskatu eta proposamenak aurkezteko epea.

Uztartza zazpi urterako esleituko da, kontratua sinatzen denetik aurrera. Epe hau igaro ondoren, kontratua 40 urtera arte luzatu ahal izango da bi aldeek hala adostuz gero, udalak ezarritako epeetan. Hilabetero ordaindu beharreko gutxieneko kanona 700 eurokoa gehi BEZa izango da, lehiaketaren gainetik hobetu ahal izango dena. Epaimahaiak prezioaz gain aterpetxe eta taberna-jatetxearen kudeaketarako proiektuaren memoria, zerbitzuaren antolaketa sistema eta ordutegiak izango ditu kontuan puntuaketa ematerakoan. Kontratazio mahaia alkateak, Udalbatzako hiru zinegotzik eta idazkariak osatuko dute.

Berritze lanak

Bi hilabetez iraungo dute Adunako frontoiko teilatua berri-tzeko lanak. Astelehenean hasi ziren eta amaitu bitartean aldamioa egongo da jarrita frontoi guztiaren inguruan. Frontoia orokorrean irekita eta erabilgarri egongo da, baina momentu ba-tzuetan lanen arabera itxi egingo dute. Eskolaren funtzionamenduan ere aldaketak ekarriko dituela iragarri dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos