Lehenengoz antolatu du Plazida Otaño liburutegiak Booktrailer Lehiaketa

Liburutegiko txoko bat.

Parte-hartzaileek azaroaren 30era arteko epea izango dute lanak aurkezteko

IMANOL ARRATIBEL ZIZURKIL.

Plazida Otaño liburutegiak Booktrailer Lehiaketa lehenengoz antolatu du. Lehiaketa, ondorengo herrietako ikastetxe edo ikasleei mugatzen da: Aduna, Alkiza, Asteasu., Larraul, Amasa-Villabona, Zizurkil, Andoain, Irura eta Anoeta.

Lehiaketaren oinarriak: Nola egin, Osagaiak: Liburua. Irudiak (argazkiak edota bideoak). Testua (gidoia). Ahotsa eta Musika. Liburua irakurri eta gertakari interesgarrienak gogoratu eta jaso, gidoian txertatzeko. Esaldi esanguratsuak pentsatu, bideoa erakargarria izan dadin. Ez ahaztu honako informazio hau agertu behar dela bideoan: Liburuaren egileen izenak (idazlea, ilustratzailea, itzultzailea). Liburuaren izenburua. Erabilitako irudien eta musikaren iturriaren aipamena. Liburuaren azalaren irudia. Gidoia idatzi. Irudiak sortu edo aurkitu ( Argazkiak. Marrazkiak. Ilustrazioak. Bideoak).

Zuk egindako zein interneten aurkitutako irudiak erabili ahal dira, vaina ezinbestekoa da kredituetan egileen izena aipatzea. Adi!!! Creative Commons zigilua duten lanak erabiltzen saiatu, hori baita jabetza libreko lizentziarik ezagunena. Musika sortu edo aurkitu. Honako orri hauetan musika librea hartu ahal da (egilea aipatzea ezinbestekoa da): Jamendo. CCMixter. Danosongs. Argazki edota bideo ediziorako zenbait programa: Software librekoak: Kdenlive. PiTiVi. Cinelerra. Open Movie Editor. Komertzialak: Microsoft Power Point. Windows Movie Maker. iMovie, Picasa, Pinnacle Studio, Microsoft Photo Story, Adobe Premiere Elements 9.0, Animoto, Photo Slideshow Creator, Photodex, Corel, Pictures To Exe, Photo to Movie, Photo DVD, Prezi. Gogoan izan, USB edo wetransfer bidez entregatu beharko direla Booktrailerrak. Sarituak, udaletxeko webgunean eta sare sozialetan argitaratuak izango dira.

Liburu hautatuak

Ikasle bakoitzak aukeratutako titulua irakurriko du: Proposamenak zerrendatik hautatutako liburu bat. DBH-1: Jara, Jasone Osoro. Beti Iparralderantz, Jon Arretxe eta Urrezko orrazia, Gaizka Arsotegi. DBH-2: Eireren egunerokoa, Esti Vivanco. Ezekiel, Jasone Osoro eta Motozerra, Xabier Mendiguren. DBH-3: Eskularru beltza, Jasone Osoro. Neska baten hitza, Alfredo Gomez Cerdá eta Tximeletaren oihua, Jordi Sierra i Fabra. DBH-4: Ahaztuen mendekua, Alberto Ladron. Kulero saltzaileak, Miguel Angel Mintegi eta Maiatasun sua, Aitor Arana

Ikasle bakoitzak irakurri duen liburuaren gaineko book trailer edo erreseina interaktibo bat egin beharko du, eta, ondoren, 2017ko azaroaren 30a baino lehen USB edo wetransfer bidez, entregatu beharko du book trailerra,. Plazida Otaño Liburutegian USBaren kasuan elta zizurkiliburutegia@gmail.com, wetransferren kasuan. Book trailerrak hiruko edo lauko taldeetan egitea gomendatzen dugu.

Book trailer edo erreseina interaktiboa modu errazean egin daiteke, egungo teknologiak erabiliz. Azalpen guztiak, book trailerra egiteko urrats guztiak, bideo tutorial interaktibo berri batean izango dituzue Liburu Gaztea webgunean. Ez ahaztu,bideoa ikusten duenari, liburu hori irakurtzeko gogoa piztea dela helburua. Modu askotako booktrailerrak daude: erabat antzeztuak, bideo animazioak, musikaz, testuz nahiz ahotsez lagundutako argazki muntaiak eta abar. Gehienetan booktrailerrek liburuan agertzen den materiala erakutsi ohi dute, baina ezinbestean trailer itxura izan behar dute. Hala ere, Zizurkilgo Liburutegia zuen kontsulta eta zalantzei erantzuteko prest izango da ikasturtean zehar. Horretarako gure e-posta emango dizuegu: zizurkiliburutegia@gmail.com.

Lehiaketan book trailer hoberenak epaimahai batek hautatuko ditu. Bi modutan har daiteke parte lehiaketan: Ikastetxeen kategorian edota Norbanakoen kategorian. Baina ezin da book trailer bera aurkeztu bi kategorietan. Ez dago aurretik izena eman beharrik, nahikoa da bakoitzaren adinari dagokion liburua irakurri eta book trailerra lehiaketako azken eguna baino lehen bidaltzea.

Book trailerren iraupena: Gehienez, 2 minutuko iraupena duten lanak onartuko dira. Ez dira onartuko filmetatik hartutako irudiekin soilik osatutako book trailerrak. Epaimahaiak euskararen zuzentasuna eta egokitasuna aintzat hartuko ditu. Ez dira akatslarriak dituzten lanak sarituko. Irabazleak epaimahai batek hautatuko ditu. Epaimahaia lau lagunek osatuko dute: Zizurkilgo Kultura saileko kide batek, Liburutezainak, ikus-entzunezkoetan aditu batek (Aldundiko Gaztediko teknikaria eta idazle batek. Ikastetxeen kategoriako irabazleak hautatzeko garaian, epaimahaiak bi multzotan banatuko ditu lanak: DBH1-2 multzoko lanak eta DBH3-4 multzokoak. Hortaz, bi sari nagusi banatuko dira Ikastetxeetako kategoriakoan bat, eta ez da bigarren eta hirugarren saririk izango. Norbanakoen kategorian, ordea, maila guztiak batera lehiatuko dira, parte-hartze txikiagoa izaten baita sail honetan eta sari bakarra izango da lehenengoarentzat. Sariak: Ikastetxeka: DBH1-2: Sari bakarra; 150 euro ikasle hiru-laukotearentzat eta DBH3-4: Sari bakarra; 150 euro ikasle hiru-laukotearentzat eta Norbanakoka: Sari bakarra: e-reader bat.

Fotos

Vídeos