Lehen seihileko zabor tasa ordaintzeko epea ireki da

NÚÑEZ ALKIZA.

Alkizako Udalak lehen seihileko zabor tasaren errolda onartu berri du, eta ordaintzeko epea ireki da jada. Errolda udaletxeko idazkaritzan dago ikusgai, hilabeteko epean aztertu ahal izateko eta, behar izanez gero, desadostasuna adierazteko.

Era berean, aste honetan ireki da ordaintzeko epea, irailaren 1era bitartean luzatuko dena. Udal bulegoetan edo udaletxean Kutxabank-en duen kontu korrontean egin beharko da ordainketa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos