Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ibilbidea markatuta egongo da. ANTOLAKUNTZA
Lehen Negu Trail-a Berastegin otsailerako

Lehen Negu Trail-a Berastegin otsailerako

16,3 kilometroko ibilbidea egin beharko dute partehartzaileek, 963 metroko altuera positiboarekin

LABAIEN

BERASTEGI.

Jueves, 11 de enero 2018, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mendi lasterketa antolatu da lehenengo aldiz Berastegin. Otsailaren 4an burutuko da hain zuzen. 16,3 kilometroko ibilbidea egin beharko dute partehartzaileek, 963 metroko altuera positiboarekin. 16,35 kilometroko ibilbide honetan hiru gailur pasako dira, lehena 6,8 kilometroan Urdelar (859 m.), ondoren Moa lepora jeitsi eta ondoren 8,8km SanLorentzo (808 m.) gailurra dute, eta azken gailurra igo aurretik Gorosmendira jeitsi gara, handik azken aldapa hartuz 11,6km Ipuliño (900 m.) igo-ko dute partehartzaileek.

Izen emateak, www.herrikrosa.eus ean egin daitezke, hilaren 31 arte 18 euro ordainduaz, eta ondorengo egunetan 28 euro ordainduaz. 250 partehartzaile hartuko ditu gehienez mendi martxa honek, eta antolatzaileek diotenez, 100 mendizaletik gora dira izena emanak dagoeneko. Antolakuntzatik aditzera eman dutenez «ibilbidea behar bezala markatua egongo da eta bertan edateko eta jateko puntuak izango dira. Parte hartzaile guztiek istripu aseguru bat izango dute».

Irteera Gaztañondotik

Hilaren 27an, Donostialdera bisita egiteko irteera antolatu dute Gaztañondo Jubilatuen Elkartetik. Behin Donostiara iritxita,eguerdia arteko orduak, norberaren esku izango dira, bisitak egin, edo leku berriak ezagutzeko. 13:00etan autobusa zai izango dute Eula sagardotegira bazkalordurako iristeko, eta bazkal-ondoren berriz, Oianumera joango dira arratsalde pasa, illunabar alderako etxera itzuliaz.

Izen emateak, lehenbailehen egitea eskatzen da, betiko moduan, arduradunekin harremanetan jarriaz.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios