Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Agurrarekin eman zioten hasiera ekitaldiari. YARZA
Leaburu eta Larresororen arteko harremana giro ederrean berritu zen

Leaburu eta Larresororen arteko harremana giro ederrean berritu zen

YARZA

LEABURU-TXARAMA.

Miércoles, 9 de mayo 2018, 00:41

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Duela lau urte ofizializatu zuten urteetako harremana berritu zuten igandean Leaburu-Txaramako eta Larresoroko udalek. Luixa Uzkudun alkatearen ongi-etorri hitzen ondoren, herriko dantzari gazteek agurtu zituzten bisitariak Agurrarekin. Segidan dantza emanaldia eskaini zuten hamaiketakoaren ondoren. Jarraian, pilota partidak jokatu ziren. Lehenengo Larresoroko zein Leaburu-Txaramako gaztetxoek osatutako bikoteek jokatu zuten. Segidan, Lizaso eta Esnaola, Etxabarriren eta Errekaren aurka aritu ziren. Egunari amaiera emateko, anaitasun bazkaria izan zuten Ostatuan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios