Lazkaotarrek bat egingo dute mugikortasun astearekin

Lagun ugari izan ziren iaz antolaturiko txirrindu martxan.
/DV
Lagun ugari izan ziren iaz antolaturiko txirrindu martxan. / DV

Mugikortasun jasangarriagoa bultzatzeko hainbat ekintza egingo dira hilaren 18tik 22ra

DV LAZKAO.

Europako Mugikortasu Astea, herritarrak zein ordezkari politikoak sentsibilizatu asmoz sorturako kanpaina bat da, autoaren gehiegizko erabilerak gure osasunean eta ingurunean dituen ondorio kaltegarriez europarrak kontzientziatzeko helburua duena. Aurtengo leloak -'Partekatzeak urrunago eramaten zaitu'- joan etorriak nola egiten ditugun birpentsarazi nahi digu eta garraio partekatua sustatu, garraio publikoaren erabilera edo autoa konpartitzeko joera bultzatuz, besteak beste.

Lazkaotarrek, bat egingo dute aurtengoan ere egitasmoarekin, honela, hainbat ekintza antolatu dira, herrian eta herritarren artean mugikortasun jasangarriago bat bultzatu asmoz. Udalak eta San Benito ikastolak elkarlanean prestatu dute datorren asteko egitaraua baina ikasleak lanean aritu dira ikasgeletan ere, azken egunetan. Hala, bide segurtasunaren inguan egindako lanak egongo dira ikusgai kultur etxean astelehenetik aurrera, 16:30etik 19:00era, ostirala bitartean. Lazkaoko udaltzaingoak emandako azalpenak jarraituz egin dituzte lan hauek ikasleek.

Hilak 18. Bide segurtasuneko arau nagusien azalpenak eta lanketa ikastolako ikasleekin. 16
30ean: Erakusketaren irekiera.
Hilak 19. 17
00etan, plazan: Zatoz irristatzera: Gurpil gainean jolasak (Kaskoa derrigorrezkoa izango da).
Hilak 20. 17
00etan, plazan: Txirrinduaz gozatzera: Gynkana eta jolasak (Kaskoa derrigorrezkoa izango da). 18:00etan: Txirrindu martxa herrian zehar. Kaskoa derrigorrezkoa izango da.
Hilak 21, osteguna. 17
00etan, plazan: Monozikloa. Zatoz proba-tzera! (Kaskoa derrigorrezkoa izango da).
Hilak 22, Autorik gabeko eguna. Oinezkoen metroa izango da martxan ikastolara joateko (9
00etan sartzeko).

Horrez gain, patinen gainean egiteko jolasak edo txirrinduekin egiteko gynkana prestatu dira; txirrindu martxa, edo monoziklo ikastaroa. Hilaren 16tik 22ra Europako herrialde desberdinetan ospatzen den aste honen barneko ekimenetako bat da baita ere 'Autorik Gabeko Eguna', eta hau ere ostiralean ospatuko da, hilaren 22an, urtero moduan.

Oinezko metroa

Ikastola lazkaotarrak autorik gabeko egun hau aprobetxatu nahi du, hain zuzen ere, Oinezko Metroa egun batez berriro martxan jartzeko. Haurrak eta gurasoak ikastolara oinez joateara animatzeko ekintza da hau, ikastolako sarreran izaten diren auto ugariek ekarritako kutsadura eta segurtasun arazoak ekiditeko asmoz 2009/2010 urtean sortu zena baina azken urteetan geratuta egon dena.

Datorren ostiralean ekimena berreskuratzeko asmoa dute ikasle eta irakasleek, ikastolara oinez joateko ohitura berrartuz, egun batez bada ere. Bi zutabe aterako dira herriko puntu desberdinetatik, trikitixaz lagunduta eta festa giroan, eskolara joateko autoaren beharrik ez dagoela herritarrei gogorarazteko.

Honek emango dio amaiera Lazkaon, aste guztian zehar ikastolak eta Udalak elkarlanean antolatutako aurtengo Mugikortasun Asteari.

Fotos

Vídeos