Larrondoko larre-aldirako izena emateko epea zabaldu du Udalak

GOIKOETXEA AMEZKETA.

Urtero bezala, Udalak Larrondoko larre-aldirako izena emateko epea zabaldu du, abenduaren 30era arte zabalik egongo dena. Larrondon behiak, zaldiak, behorrak, ahuntzak eta ardiak larreratzeko epea maiatzaren 1ean ireki eta 2019ko martxoaren 31n amaituko da; eta behorrak larreratzeko epea urriaren 12an irekiko da, datorren urteko martxoaren bukaerarekin ixteko.

Orain zabaldu den izena emateko epea ganaduzale guztiei zuzendua dago, baita ganadua udazkenean larreratzen dutenei ere. «Gagorarazi nahi nuke nahiz eta ganadua udazkenean larreratu, udaletxean orain eman behar dela izena, ordainketarekin batera», dio Iñaki Amundarain alkateak. Neurri honi jarraipen zehatza egingo diote Udaletik, eta agindu hau betetzen ez bada neurriak hartuko dituzte. Bestetik, «Enirio-Aralarko larreetara bota aurretik Larrondora ganadurik ez botatzeko eta zuzenean Enirio-Aralarkoetara botatzeko» eskatu du Udalak, baita «landatuta dagoen landare gaztea eta itxiturak errespetatzeko» ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos