Lapurreta izan da Urtesabel auzoan

IRAOLA ZALDIBIA.

Joan den astearte goizean, lapurreta izan zen Urtesabel auzoan. Bizilagunek bi gazte ezezagun ikusi zituzten auzoan zehar Opel Astra beltz batean.

Dirua eta urrezko bitxiak eraman zituzten. Lapurrak sartu zirenean inor ez zegoen etxean, eta etxejabeak goizeko 11:00ak aldera konturatu ziren gertaturikoaz.

Lapurreta nozitu dutenekin hitz egin ostean, adi ibiltzeko mezua hedatu du www.zaldibia.org atariak.

Zenbaki saritua

Tellatuberri Zaldibi areto futbol taldeak, gabonetan saldu dituen boletoen zenbaki saritua 685a izan da, Niño loteriaren azken zifrekin bat.

Euskal produktuen sorta hori jasotzeko, sarituak jo dezala kultur etxerra.

Autobusa

Bi autobus aterako dira Zaldibiatik, biharko Bilboko manifestazioan parte hartzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos