Lapkeko ordezkariak Gipuzkoako txapelketako azken partidetan

Etxeberria eta Naldaiz./
Etxeberria eta Naldaiz.

DV LAZKAO.

Gabonak izan arren, Lapkeko pilotariek ez dute oporrik hartu. Pasa den asteburuan Gipuzkoako txapelketako bi final jokatu zituzten pilota eskola lazkaotarreko gazteek, eta Bankoa Credit Agricole-EL DIARIO VASCO lehiaketako nagusien mailako azken partida, besteak beste.

Beasaingo Antzizar pilotalekuan izan ziren Gipuzkoako eskuz binakako txapelketako finalak, kadete eta jubenil mailan. Kadeteen bigarren mailako finalean bi bikote goierritar aritu ziren elkarren aurka, A. Etxeberria eta X. Naldaiz lazkaotarrak 22-12 nagusitu zirelarik Murumendiko ordezkarien aurka. Jubenilen bigarren mailako finalean berriz, B. Senar eta J. Etxeberriak osatutako Lapkeko bikotea 14-22 gailendu zen Pagazpeko ordezkariei. I. Zubizarreta eta I. Arratibel azpitxapeldun izan ziren Zumarragan, Bankoa-DV txapelketan, Labaka-Eskiroz bikotearen aurka 14-22 galduta.

Asteburu honetan, Gipuzkoako txapelketako beste hiru final lehiatuko dituzte Lapkeko pilotariek. Gaur, P. Ormazabal eta M. Etxezarretak Oiarpeko ordezkarien aurkako eskuz binakako azken partida jokatuko dute batetik -kadeteen 3. mailan, Alegian, 19.00etan- eta bihar eskuz banaka arituko dira Gipuzkoako txapelketan Lapkeko ordezkariak. U. Belautzaranek Zazpi Iturriko ordezkariaren aurkako partida lehiatuko du Aretxabaketan, 17.00etan, eta I. Garcia eta B. Zubizarreta elkarren aurka lehiatuko dira Añorgan, ordu berdinean.

Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiko pilotalekuan ere partidak izango dira bihar, 16:30etik aurrera. A. Quina eta M. Garmendiak (Lapke), Gipuzkoako eskuz binakako promozio partida jokatuko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos