Lamien inguruko ArtHitz jardunaldiak bihar Alkizan

NÚÑEZ ALKIZA.

Bihar larunbata, urriaren 7a, ArtHitz jardunaldien barruan hainbat ekitaldi izango dira Alkizan egun guztian, Lamiak gai nagusitzat hartuta.

Goizeko 10:00etan lamien inguruko arte tailer irekia gidatuko dute Koldobika eta Gerezi Jauregik Don Juanena eraikinean. Tailerrean parte hartzeko 609 465 942 telefono zenbakian izena eman beharko da.

Eguerditik aurrera Juan Kruz Igerabidek lamien inguruko ipuinak, istorioak, eta abar, kontatuko ditu Fagus Museoan.

Bazkalondoren, arratsaldeko 17:00etan Aiko taldearekin dan-tza saioa izango da plazan eta jarraian, 20:00etan, 'Lamiaren zubia' SK Efimeroen ikus-entzunezko emanaldia izango da San Martin de Tours elizan.

Emanaldian Susana Cencillo akordeoi-joleak, Ana B. Garcia organo-joleak, Iraitz Lizarragak eta Koldobika Jauregik parte hartuko dute. Sarrera doan izango da leku guztiak bete arte.

Fotos

Vídeos