Ia 700 lagunek eman dute izena Euskal Herriko mendi errokaren VI. edizioan

Leitzako herritar ugarik parte hartzen dute lasterketan. / E.B.
Leitzako herritar ugarik parte hartzen dute lasterketan. / E.B.

E. BELAUNTZARAN LEITZA.

Dena prest dago Euskal Herriko mendi erronkaren VI. ediziorako. Leitzan atera eta Leitzan bukatuko den proba ekainaren 2an izango da Euskal Herria Mendi Erronka Kirol Elkartek antolaturik. Dagoeneko ia 700 lagunek eman dute izena lasterketa gogor bezain polit honetan parte hartzeko. «Euskal Herria Mendi Erronka (EHME) distan-tzia luzeko mendi lasterketa bat da, 'trail' bat, baina oinarrian aldarrikapena ere baduen lasterketa da: euskal mendizaletasunaren nortasuna, mendi lasterketa, lurraldetasuna, ofizialtasuna, Plazaola natur gunea eta euskara sustatzea du helburu» azaltzen dute antolatzaileek.

«Lasterketa honek 67 km eta 7.200 metroko gainbehera du, eta Leitzan hasi eta bukatzen da. Lei-tzatik Guratzeta igoko dira, gero Gorriti, Arribe eta Gaintzara joko dute. Hemendik Irumugarrieta, Albi, Artxueta, Iribasko iturburua, Alli, Lekunberri, Iontza, Ireber, Kornietatik berriz Leitzara etorriko dira. Herri horiek mendiz inguratuta daude eta kirol izaera errotua dute», azpimarratzen dute Leitzatik. Lasterkariek prest egon beharko dute ekainaren 2an goizeko 8:00etan, Leitzako Plazan bertatik aterako baitira. Gaueko 21ak arte izango dute lasterketa bukatzeko denbora.

Ibilbidearen puntu altuena Irumugarrieta izango da 1.431 metrorekin eta Arribe 222 metrorekin. Lasterkariek pasatu beharko dituzten igarotze-kontrolak bederatzi izango dira (Gaintza 18,2 km; Irumugarrieta 22,5 km; Artxueta 32.5 km; Aralar kanpina (Lekunberri) 45,5 km; Ireber 56 eta Leitza 67 km).

Ano guneak, 9 (Leitza, Pagozelai, Gaintza, Unagako Putzua, Putzuzar, Iribasko iturburua, Aralar kanpina, Iontza, Idiazabal, Jaundegiko borda eta Leitza).

Izena emateko epeak

Antolatzaileek aditzera eman dutenez, «lasterketa, ia oso-osorik, natura gune zoragarri batean zehar igaroko da. Hori dela eta, ingurua babestea nahitaezkoa izango da eta debekatua egonda da edozer gauza lurrera botatzea. Horretarako, zaborra biltzeko ontziak jarriko dira anoa-gune amaiera guztietan. Anoa-guneetan, antolatzaileek ezarritako zaborraren sailkapena errespeta-tzea nahitaezkoa izango da. Arau hau hausten duena lasterketatik kanporatua izango da. Debekatua dago lasterketa txakurrarekin egitea».

Lasterketan parte hartzeko ezinbesteko materiala: haize-babesgarria; bisera edo buffa; eguraldi txarra eginez gero: euritako eta izerditarako den kapeladun jaka, mendian eguraldi hotza jasateko balio duena; elastiko piratak; bigarren kapa termikoak; eskularruak eta derrigorrezkoa izango da ezinbesteko material guztia korralitoan sartzerakoan aurkeztea.

Antolakuntzako arduradunek kanporatze puntuetan aurrez ezarritako denbora aurreikuspenak betetzen ez dituzten kirolariak probatik kanpo utziko dituzte eta helmugara garraiatuko dituzte. Helmugan sartzeko gehieneko denbora 13 ordukoa da. Ezarritako ordutegi mugen aldaketa gertatuz gero, ordutegi muga berri horietan iritsi ezin daitezkeen korrikalari guztiak lasterketaz kanpo geldituko dira eta helmugara garraiatuak izango dira.

Izena emateko Euskal Herriko mendi erronkaren orrialdean sartu behar dute parte hartu nahi duten lasterkariek. Federatuek 56 euro ordaindu beharko dute izena ematerakoan apirilaren 4a arte eta 66 euro egun horretatik maiatzaren 15a arte. Ez federatuek apirilaren 4a baino lehen izena emanez gero, 60 euro ordaindu beharko dute eta maia- tzaren 15a arte 70 euro. Lasterkarien gehiengo kopurua 750 dira.

Aurtengoan ere, Banakako EHME txapelketa; KM Bertikala ehme txapelketa; Klub mailako EHME txapelketa eta bertako EHME txapelketa jokatuko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos