Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Kutxabankek berretsi du Amezketako bulegoa astean behin zabalduko duela

GOIKOETXEA

AMEZKETA.

Martes, 3 de octubre 2017, 00:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Amezketako Udalak kaleratu berri duen ohar baten arabera, Kutxabankek Amezketako bulegoa astean behin irekitzeko asmoari eusten dio. Herritar askok gogoan izango duten bezala, urte hasieran Kutxabankek amezketarrei jakinarazi zien Amezketan duen bulegoa astean behin zabalduko zutela otsailetik aurrera, ostegunetako ordutegia bertan behera utziz. «Neurri horrek herriko bezeroengan sortutako kezka eta kexak ikusirik, apirilean bilera egin zuen Udalak herritarrekin, Kutxabankeko ordezkariek urtarrilean emandako azalpenen berri emateko eta, bide batez, Kutxabankek bere bulegoaren bitartez herrian eskaintzen duen zerbitzuaren inguruan hitz egiteko», dio Udalak oharrean. Hogeita hiru herritarrek parte hartu zuten bilera hartan.

Bilkuran esandako guztiak jaso eta Amezketako alkate Iñaki Amundarainek Kutxabankeko Tolosako bulego nagusiko zuzendariarengana jo zuen, bilerako nondik norakoak idatziz aurkeztu eta Amezketako bezeroen kezkak eta kexak hitzez azaltzeko. «Irailean jaso dugu erantzuna. Udalari helarazitako idatzian, Kutxabankek dio beti izan dutela herriarekiko konpromisoa eta halaxe izaten jarraitzeko asmoa dutela. Amezketako herritarren behar finantzieroak asetzeko euren eskaintza mantentzen dute, herrian dagoen bulegoa astean behin irekiz eta gainontzeko egunetarako Alegiako zein Tolosako San Frantziskoko bulegoak eskura dituztela gogoraraziz». Bulegoaren ondoan dagoen kutxazainari dagokionez, Udalak argitaratu duen oharrak dio Kutxabankek «mantenuaren kalitatea hobetzeko konpromisoa» hartzen duela, «sor litezkeen gorabeherak ahalik eta azkarren kopontzeko. Kutxazainaren gorabehera ugari instalazio elektrikoko arazoengatik izan dira azken hilabeteetan. Kutxabankeko arduradunek diote koadro elektrikoa aldatu dela eta ordutik ez dela gorabeherarik izan elektrizitate arazoengatik».

Bestalde, herenegun eguerdian ospatutako batzarraldian, Amezketako Udalak Kataluniarekin bat, demokraziarekin bat mozioa onartu zuen, gaur Kataluniako Parlamentuak egingo duen autodeterminazio erreferendumari zilegitasun osoa aitortuz.

Udalak kataluniar herriaren eta Parlament-aren erabaki burujabeen aurka «espainiar Estatutik buruturiko erasoak salatu» eta arbuiatzen ditu eta modu demokratikoan aukeratuak izan diren Kataluniako alkateak deklaratzera deitzea irmoki salatzen du. «Udal honek, Euskal Herria, Katalunia edo munduko gainerako herrietan, herritarren borondate askean oinarrituta garatzen dituzten prozesu politikoen alde egiteko konpromisoa hartzen du. Urriaren bateko emaitza errespetatzen du eta Instituzio zein eragileei ere berdina egiteko eskatzen die», dio mozioak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios