Kultur paisaiei buruzko jarduerak Anduetza Parketxean ostegunean

Mª Jose Barriola Baraibar. /  USOZ
Mª Jose Barriola Baraibar. / USOZ

EDURNE ALBIZU ZEGAMA.

Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak 'Zur eta Lur 2017 Zegaman' ekimenaren hirugarren aldia antolatu dute udazkenerako. Aurtengo edizioak ere kultur paisaiei buruzko jardueraz osatutako egitaraua dakar.

Hain zuzen ere bigarrengo jarduera 'Gutik Zura' filmaren emanaldia izango da ostegun honetan, arratsaldeko 19:00etan Anduetza Parketxean. Filmak basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanek izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea du helburu. Sarrera dohainik izango da.

«Euskal Herriaren nortasunaren zimenduetan basoa eta zura daude. Filma honetan antzinatetik etorkizunerako bidaia egingo dugu lur honetako gizakiaren eta zuraren arteko harremana azalduz».

Horretarako, pertsonaia jakin ba-tzuen bizi-esperientzia eta mundu mailako adituen 'txori-begirada' erabiliko dira, historia eta istorio konbinaketa poliedriko baten bidez lehengo, oraingo eta etorkizuneko basoen eta zuraren gako nagusiak argituz.

Filma hiru blokeetan banatuta dago eta landutako gaiak lau pertsonaia protagonisten istorioen bidez kontatuko dira; aditu nagusiren iri-tzi kualifikatua izango dute osagarri. Filma ikusi ondoren solasaldia izango da Mª Jose Barriola Baraibarrekin. Hark 'Gutik Zura' filma sortu, sustatu eta zuzendu du.

Fotos

Vídeos