Kultur eta kirol ikastaroetan izen emateko epea ireki da

YARZA ALTZO.

Altzoko Udalak ikasturte honetarako kultur eta kirol ikastaroak antolatu ditu helduentzako. Izena emateak irekita daude udaletxean jada datorren ostiralera arte. Gutxienez zortzi pertsonako taldeak osatu beharko dira ikastaroa aurrera ateratzeko.

Sei ikastaro antolatu dira: helduen soinketa, aerobica, pilates, yoga, dantza eta euskara ikastaroa. Ikastaroak astean bi edo hiru egunekoak izango dira, egunean ordu betekoak. Lehenengo lauen egunak eta ordutegiak jada finkatuta daude, dantza interesatuei jakinaraziko zaie lekua eta ordutegia eta euskara, taldea osatuz gero, herrian bertan izango da.

Fotos

Vídeos