Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Kultur Hamabostaldia hasiko da gaur Orexan

Azaroaren 3rako,Ruper Ordorikaren kantaldia iragarrita dago Orexan gaueko 22:00etan

DV

OREXA.

Sábado, 21 de octubre 2017, 00:32

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur emango diote hasiera Kultur hamabostaldiari Orexan. guar hasi eta azaroaren 4a bitartean ekitaldi ugari izango dira iksuteko eta disfrutatzeko bertan. Arratsaldeko 5etatik aurrera Eneko eta Nerearen eskutik Ene Kantak ikuskizunarekin primeran pasatzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek Ganbaran. Asteartean hilak 25ean berriz, gaueko 21:30ean, Aitor Larrañagaren eskutik, Baserritik sukaldera hitzaldia antolatu dute Orexako kultur batzordekoek. Hurrengo hitzordua datorren ostiralean izango da. Gaueko 22:00etan hasita 'Gutik zura' dokumentala ikusteko aukera egongo da kontsuko ganbaran. Gaur zortzi, hilak 28, gaueko 22:00etan, Esku Harriak Oteizaren (h)aria ikuskizuna, Mugmus Laborategiak-en eskutik izango da.

Hilaren 29an berriz, egun berezia biziko dute orexarrek. Goizeko 9:00etan Uitzi eta Orexa arteko ibilaldia izango baita eta ondoren, kantu bazkaria iragarri dute. Hilaren 31m, asteartea, gaueko 21:30ean 'Haizerekin bat, munduak guztion-tzat beharko luke!' izenburuko hi-tzaldia entzuteko aukera egongo da Amaia Irazusta eta Joxe Mari Agirretxeren eskutik. Arazoaren 1ean berriz, arratsakdeko 18:00etan, 'Eskolatik plazara' ikuskizuna Oinkari, Asteasu, Aduna, Larraul, Otsolar eta Sutarri dantza taldeen eskutik ikusteko aukera egongo da.

Azaroaren 3rako, ostirala, Ruper Ordorikaren kantaldia iragarrita dago Orexan. Oñatiko abeslaria gaueko 22:00etatik aurrera eskainiko du kantaldia. Aurtengo Kultur hamabostaldiari amaiera emateko azaroaren 4an , larunbata, arratsaldeko 17:00etan, haur eta gazteentzat jolasak Txiribitu aisialdi taldeak antolatuta, eta ondoren, merienda. Gaueko 21:00. Herri afaria eta ondoren, erromeria Malkogarriyak taldearekin eta DJ Bull.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios