Borrar

Kultur astea gaurtik igandera Bidania-Goiatzen

NÚÑEZ

BIDANIA-GOIATZ.

Jueves, 28 de septiembre 2017, 00:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Txinkorta eskolako ikasleak Eguneko Zentroa bisitatuko dute gaur arratsaldean Kultur Asteari hasiera emateko. Bertan, zentroko erabiltzaileekin pasako dute arratsaldea, elkarrekin eskulanak eginez. Egindako lanak igandean Goiazko azokan egongo dira ikusgai.

Bihar ostiralean, Frontoi txikiko pelota txapelketa herrikoiko finalak jokatuko dira 18:00etatik aurrera, Abel Barriolaren parte hartzearekin. Ondoren pintxo dastatzea egingo da eta 21:00etan Udaletxeko pleno aretoan txapelketako sari banaketa egingo da eta Abel Barriolak hitzaldia eskainiko du.

Larunbatean mendi buelta egingo da 15:30etik aurrea Bidaniko frontoitik abiatuta. Bidean, jolasak eta sorpresak ez dira faltako eta amaieran parte hartzaile guztientzako txokolatea banatuko da. Ibilbidea osatzeko botak eta arropa egokia eramatea beharrezkoa izango da eta haurrek guraso batekin joan beharko dute. Igandean artisau eta nekazaritza azokak emango dio amaiera kultur egitarauari, ohikoa den bezala. Goiz guztian zehar produktu ezberdinen erakusketa eta salmenta izango da, talogileak, sardina, sagardo eta txakolin dastaketa, eta abar.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios