Kros Mistoa eta murala margotzea gaur arratsaldean

NÚÑEZ ALKIZA.

Emakumeen eguneko ospakizunak izango dira gaur arratsaldean Alkizan. Bazkalondoren, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, haurrentzako eta gaztetxoentzako kross mixtoa antolatuko da. Plazatik abiatuta herrigunean zehar osatutako ibilbidea egin beharko dute neska-mutilez osatutako bikoteek. Adinaren arabera ibilbide ezberdinak prestatu dira. Amaieran, txokolatada eskainiko da parte hartzaile guztientzako plazan bertan. Jarraian, berdintasunaren inguruko murala margotuko dute udaletxeko pareta batean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos