Kopako lehen puntua lortu dute jubenilen mailako neskek

Zarautzen aurka berdindu ostean, Tolosaren bisita jasoko dute./
Zarautzen aurka berdindu ostean, Tolosaren bisita jasoko dute.

Datorren jardunaldian tolosarren aurka jokatu beharko dute etxean

GOIKOETXEA ALEGIA.

Jubenilen mailako Intxurreko nesken taldeak Kopa txapelketako lehenengo puntua lortu du asteburu honetan Zarautzen aurka bana berdindu ostean. Sailkapeneko bederatzigarren postuan jarraitzen dute eta Tolosaren bisita izango dute hurrengo partidan. Tamalez, horixe izan da Intxurreko futbolariek pasa berri den jardunaldian lortu duten puntu bakarra, gainontzeko sei taldeek huts egin baitute euren hitzorduetan.

Jubenilen mailan jarraituz, mutilen taldeak 2-1 galdu zuen Ostadarren aurka igoera faseko neurketa. Laugarren jarraitzen dute eta azkena den Antzuolaren aurkakoa izango dute asteburuan etxean.

Erregionalek eta kadeteek Kopa jokatzen jarraitzen dute. Lehenengoek 1-0 galdu zuten Ikasberriren aurka. Laugarren postuan daude bederatzi punturekin eta beraien atzetik dagoen Urkiren aurka jokatuko dute hurrengo partida Elorrin. Kadeteek 0-4 galdu zuten Villabonan. Zortzi punturekin seigarren postuan daude eta postu bat gorago dagoen Euskaldunaren zelaian ariko dira hurrengo jardunaldian.

Infantiletan ere hiru taldeak punturik gabe geratu dira. Aralar Intxurreko neskek 0-1 galdu zuten Goierri Gorriren aurka. Bosgarren postuan jarraitzen dute eta Danenaren aurkakoa izango dute asteburuan etxetik kanpo. Mutiletan, txapeldunen fasean ari den taldeak ezin izan zuen Soraluzeren aurka: 2-3 galdu zuten eta bosgarrenak dira hiru punturekin. Beraien aurretik dagoen Amaikak Baten aurka jokatuko dute hurrengo neurketa. Kopan ari direnek, berriz, 0-4 galdu zuten Idiazabalen kontra. Hirugarren dagoen Tolosaren zelaian ariko dira asteburuan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos