Kontzentrazioa eta 'Volar' dokumentalaren proiekzioa gaur iluntzean

GOIKOETXEA ALEGIA.

Gaur, azaroaren 25 dituela ospatzen den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko aldarrikapenekin bat eginez, Alegiako Udalak kontzentrazioa deitu du herriko plazan arratsaldeko 19:00etan, eta ondoren 'Volar' dokumentala eskainiko dute Elizpe zineman. Bertha Gaztelumendik zuzendu eta Emakundek ekoitzitako dokumentala da, genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren bizipenak kontatzen dituena. Udalak gaurko eguneko aldarrikapenekin bat egitera gonbidatzen ditu herritarrak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos