Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Lazkaomendira joateko egin den pasabidea. DV
Komun publiko berria jarri dute Hiribarren kalean

Komun publiko berria jarri dute Hiribarren kalean

Lazkao eta Beasain arteko oinezko bidean ireki dute komun berria eta haurrei pixoihalak aldatzeko mahaiak ere baditu

DV

LAZKAO.

Sábado, 14 de octubre 2017, 00:45

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Beasain eta Lazkao arteko bidean jende ugari ibiltzen da oinez zein bizikletan eta hauen eskaerari erantzunez komun publikoa eraiki du Lazkaoko Udalak, Mundubi eraikina zegoen orubean. Instalazioa amaituta dago jadanik eta erabilgarri dago komuna, asteazkenetik.

Komuna jarri ahal izateko ingurua egokitu da, zorua berrituz eta beharrezko azpiegiturak eraikiz, eta aurreko lan hauen eta kabinaren instalazioaren aurrekontua 59.500 eurokoa izan da. Lazkaon egokitutako hirugarren komun publikoa izango da Hiribarren kalekoa, Jose Lasako haur parkean eta udaletxe atzean eraikitakoekin batera.

Pixoihanlak aldatzeko lekua

Komun hauek eraikitzerakoan udalak zuen asmoari, herritarren eskariak gehitu zaizkio gainera eta haurrei pixoihakak aldatzeko mahaiak jarri dira. Zerbitzu hau duten lehen komun publikoak baina besteetan ere pixoihalak aldatzeko guneak egokitzeko asmoa du Udalak. 'Datozen asteetan hasiko dira aldaketak egi ahal izateko prosedurak'.

Hiribarren kalean jarri diren komun hauetan eta herrian dauden antzeko beste instalazioen erabikera egokia egiteko eskaera egin nahi du udalak 'Sarri, kalte ugari sortzen baitira halako guneetan eta guztiena dena guztion artean zaintzeko kontzientzia hartzea garrantzitsua da', diote.

Lurpeko oinezko pasabidea

 Bestalde, Lazkaoko saihesbidea azpitik pasatzeko eraiki berri den oinezko pasabidea ere erabilgarri dago jadanik, Lazkaotik Lazkaomendira oinez joateko bidean arriskuetako bat sahiestuz. Maizpide euskaltegiaren parean dago pasabidea eta inguruan hainbat urbabizazio lan egitea falta bada ere, irekita dago dagoeneko.

Iturgaitzagatik herri erdigunera joango den errepide berria egiteko lanek aurrera jarraitzen dute ordea, hilabete batzuk beharko dira oraindik hauek amaitzeko, eta obra hauek direla eta, kontuz ibiltzeko eta jarritako seinaleei eta langileen oharrei kasu egiteko eskaera egin nahi da Udaletik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios