KOADRILEK KOLOREZ MARGOTU ZUTEN EGUNA

Eguraldi onarekin amaitu ziren Ikaztegietako San Lorenzo jaiak hiru eguneko jaien ondoren. Koadrilek beraien eguna izan zuten eta plaza inguruak bete zituzten. Eguerdi aldera, herriko gazte zein helduen koadrillak beren bazkaria prestatzen hasi ziren. Giro ederrean izan zuten bazkaria eta ondoren mus txapelketa jokatu zuten. Gainera, Tio Teronen Semeak taldearen ikuskizuna izan zen San Lorenzo jaietan. Herriko plaza ikuslez bete zen dantza emanaldia ikusteko.

Fotos

Vídeos