Koadrilek beren eguna ospatu zuten Amezketan

Koadrilak frontoian bazkaltzen eta herriko pilotariak / YARZA
Koadrilak frontoian bazkaltzen eta herriko pilotariak / YARZA

YARZA AMEZKETA.

Amezketako sanbartolomeak giro onean doaz aurrera. Atzokoan koadrilen eguna izan zen eta giro ederrean ospatu zuten beren eguna. Goizean frontoi zaharreko XVII. Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren. Benjamin mailan Amets eta Enaitzek irabazi zuten eta azpitxapeldun Aitor eta Aiert izan ziren; alebinetan Ander eta Joanesek irabazi zuten eta bigarren Anartz eta Janitz izan ziren; eta infantiletan Unax eta Aitor izan ziren irabazleak eta Arkaitz eta Janitz azpitxapeldun. Helduen mailan, nesketan Maite eta Olatzek irabazi zuten eta Izarne eta Aloña izan ziren azpitxapeldun; mutiletan, Inaki eta Aitor izan ziren txapeldunak eta Aritz eta Beñat azpitxapeldun.

Ondoren, koadrilak frontoian elkartu ziren eta bazkaria izan zuten. Bestalde, jaietan, txakoli dastaketa izan zen. Herritar ugari gerturatu ziren txakolinak dastatzera.

Gaurko egitaraua

Eulia agurtzeko eguna izango da gaurkoa. Eguerdian herriko haurren eta gaztetxoen herri kirol saioa antolatuko da. 13:30ean patata tortilla lehiaketa egingo da eta ondoren sariak banatuko dira. 20:30ean sagardo dastaketa egingo da plazan eta 23:30etik aurrera Fun&Go taldearekin erromeria izango da. Gauerdian Euliaren hileta egingo da eta, ondoren, txekorra zozkatuko da eta azken bingo saioa antolatuko da.

Fotos

Vídeos