Kirolarien mahai inguruan bihar eta Goierriko bola txapelketa etzi

Herriko txapeldunak. /  A.B.
Herriko txapeldunak. / A.B.

A. BAZTARRIKA GABIRIA.

Gipuzkoako bolari eta toka jokalari onenak Gabirian elkartu ziren aurreko larunbatean Gipuzkoako bola eta toka txapelketan lehiatzeko. Baina, txapelak etxerako izan ziren, izan ere, bolatan Iñaki Maiz Gabiriarra gailendu zen, bigarren Patxi Ormazabalek egin zuen, hau ere herrikoa, eta hirugarren Segurako Jokin Izagirrek egin zuen. Emakumetan berriz Gipuzkoako txapelduna ere herrikoa dugu, punta puntako bolaria den Naiara Peñagarikanok irabazi bait zuen; bigarren Zeraingo Aitziber Makazaga gelditu zen eta hirugarren postua Beatriz Unzue billabonatarrarentzat izan zen.

Tokan, Marzelino Agirre segurarrak irabazi zuen, bigarren Juan Mari Iñurrategi legazpiarrak egin zuen eta hirugarren Patxi Ormazabal gabiriar gazteak.

Etzi ere bolatokia beteta egongo da goiz eta arratsalde, 10:30-11:30 eta 16:30-17:30 bitartean Goierriko txapelketaren amaiera jokatuko bait da, eta dena amai-tzean Ostatuan afaria egingo dute.

Bolez gain ordea, asteburu honetan bestelako ekitaldiak ere badaude Udaberri Kulturalaren programaren barnean. Bihar 18:30etan, kirolari profesionalekin mahi ingurua egongo da Kultur Etxean, bertan Julen Goia (rugby jokalaria), Oihana Azkorbebeitia (mendi korrikalaria), Alaitz Urkiola (kopilotoa), Karmele Gisasola (trontzalaria) eta Xabier Orbegozo 'Arria V.' (aizkolaria) jardungo dira, Eneritz Gorrotxategi moderatzaile lanetan dutelarik.

Eta igandean jubilatu eguna ospatuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos