Kirola nagusi gaurko egitarauan Berastegin

Arratsaldean herriko dantzariek saioa eskaini zuten herriko plazan eguzkia ikusteko aukera izan zen tartea batean. Bertsolariek giroa alaitu zuten pilotalekuan. / ARGAZKIAK LABAIEN

LABAIEN BERASTEGI.

San Lorentzo eguna ospatu zuten atzo berastegiarrek. Eguraldi euritsuarekin esnatu zen eguna eta arratsaldera arte ez zuen etenik izan euriak. Beraz, Salontzoko ermitaren inguruan egiten diren ekitaldiek ez zuten gozorik izan. Esaterako montan bike lehiaketa euria goien-behean zela jokatu zen. Bide erdira lehen iristen zenaren-tzat zegoen saria Iker Saizarrek jaso zuen.

Helmugan berriz honela gelditu zan sailkapena: 14 urte artekoetan, Eneko Arrospide izan zen lehena, Axier Gartziarena bigarrena eta Julen Sarasola hirugarrena. Emakumezkotan, Arantxa Atxukarro, Irati Rekondo eta Ainhoa Azpiroz hurrenez hurren.

Gizonezkotan, Alain Saizarren-tzat izan zen lehen saria, Joseba Saizarrentzat bigarrena eta Iker Saizarrentzat hirugarrena.

Giro ezin hobea gaurkoan

Gaur ostirala, abuztuak 11, kirola izango da nagusi Berastegin goizeko 10:00etan, goiz deiarekin hasiko da eguna. 11:00etan, haurren frontenis- txapelketako finalak jokatuko dira eta ondoren, pala txapelketako finalak jokatuko dira. Arratsaldeko 17:30ean, herritarren arteko herri- kirolak izango dira eskola atarian. Ondoren, perku- poteoa herriko batukada taldearen eskutik. Gero, 21:30ean, herri- afaria, aurten 600 lagunetik gora espero dira eta eguraldiak lagunduko balu, plaza berritua estrenatzeko aukera izango litzateke. Afal ostean, hainbat leihaketetako sariak banatuko dira. Giroa alaitzen DJ Andoni izango da.

Bihar larunbata, kuadrilen eguna ospatuko da slontzo jaien bare. Lehenengo ekitaldia patata tortila lehiaketa izango da. Kuadrila bakoitza saiatuko da tortilarik goxoena eta politena egiten. Honekin batera «Zirko tailerra izango da txikienentzat, Zirika Zirkusen eskutik. Eguerdian, tortilan sariak banatuko dira eta bide batez dasta-tzeko modua izango da txakolinaz lagunduta.

Eguna girotzen, Jaineken txaranga ariko da. Arratsaldean, Kuadrilen arteko jokoak izango dira, eta ondoren sagardo dastaketa mokadutxo batekin. tartean toka txapelketa herrikoia. Gauerditik aurrera, Guda dantza eta Gozategi taldeen kontzertuak goizalderarte.

Erakusketa

Jaiak irauten duten bitartean,Jokin Txapartegiren taila lanak, Egoitz Inurritaren artelanak,eta Luis Erasoren egur lanak ikusgai egongo dira arratsaldeko 17:30etik 20:00etara.

Fotos

Vídeos