Kirol jarduera berrietan izena emateko aukera

GALILEA ITSASO.

Kirol jarduera desberdinetan parte hartzeko aukera zabaldu zen orain dela aste batzuk Itsason eta dagoeneko egitaraua osatu eta aste honetan hasi dira martxan, oraindik ere hauetan parte hartzeko izena emateko aukera zabalik dagoelarik. Lehenengo saioak aurrera eramaten diren einean inskripzioak osatuko dira, eta jende askok izena emanez gero bi talde egitearen beharra ere baloratuko da. Hau guztia astearen bukaeran zehaztuko da.

Horrela, Ekimen Sozio-Kulturalen batzordeak sustatuta, sei dira egitaraua osatzen duten ekintzak: frontenisa, Zumba, dantza, pilates, paseo taldea eta mendi irteera herritik kanpo. Frontenisa astelehenetan aurrera eramango da, 19:00etatik 20:00etara Alegiako frontoian, lehenengo eguna hilaren 9a izanik; Zumba asteazkenetan izango da Zerki enpresaren esku, 18:30etik 19:30era (gaur); dantza ostegunetan, Aizpea Lasaren esku, 18:00etatik 19:00etara (hilak 5); pilates, Zerkiren esku, ostiraletan 18:00etatik 19:00etara (hilak 6); paseo taldea 1 eta 4. igandetan 10:00etatik 12:00etara (hliak 15); eta mendi irteera hileko 2. igandean 8:30etatik aurrera (hilak 8).

Fotos

Vídeos