Kirol jarduera berriek arrakasta handia izan dute herritarren artean

Zumba eta pilates klaseetan bi talde egin beharko dira jende kopuru handiak eman duelako izena

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Kirol jarduera desberdinetan parte hartzeko aukera zabaldu zen orain dela aste batzuk Itsason; egitaraua osatu, eta aurreko astean hasi ziren hauek martxan, lehenengo eguna nolakoa izan den ikusita aldaketa txiki batzuk aurrera eramango direlarik.

Lehenengo saioak aurrera eraman diren einean inskripzioak osatzen joan dira, eta ekintza batzuetan bi talde egitearen beharra ikusi da izena eman duen jende kopuru handia dela eta, zumba eta pilateseko klaseetan hain zuzen ere.

Ekimen Sozio-Kulturalen batzordeak sustatuta, sei dira egitaraua osatzen duten ekintzak: frontenisa, Zumba, dantza, pilates, paseo taldea eta mendi irteera herritik kanpo.

Frontenisa astelehenetan aurrera eramango da Iker Lizardiren esku, arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara Alegiako frontoian, lehenengo klasea atzo bertan ospatu zelarik; dantza saioak ostegunetan (gaur), Aizpea Lasaren esku, 18:00etatik 19:00etara aurrera eramango dira, honetan sei herritarrek parte hartuko dutelarik. Paseo taldeari dagokionez hileko lehenengo eta laugarren igandetan goizeko 10:00etatik 12:00etara elkartuko dira, igandea (urriak 15) lehenengo eguna izango delarik; eta mendi irteera hileko bigarren igandetan 8:30etatik aurrera izango da.

Aurreko igandea izan genuen lehenengoa eta honetan hamabost bat lagunekin talde polita osatu zen, haur, gaztetxo eta helduez osatutakoa. Goizeko 8:30etan abiatu eta Irimoko gurutzetik, Zazpi Puntak izeneko ibilaldi erraz eta ederraz gozatu zuten itsasoarrek.

Bi talde

Eskainitako ekintza guztien artean zumba eta pilates klaseak izan dira arrakastatsuenak, izena eman dutenen kopurua ikusita bina talde egin behar izan dituztelarik. Pilatesen kasuan, Zerkiren enpresaren esku aurrera eramango dira klaseak: lehenengo taldea ostiraletan 18:00etatik 19:00etara elkartuko da, eta bigarrena jarraian, 19:00etatik 20:00etara, irakasle berdinarekin biak.

Bestetik zumba klaseak ditugu, hauetan ere herritar ugarik izena eman dutelarik eta horrez gero bi talde osatuko dituzte. Klase hauek ere Zerki enpresaren esku aurrera eramango dira eta lehenengo taldearen ordutegia mantenduko da, asteazkenetan 18:30etik 19:30era bilduko direlarik. Bigarren taldeak jarraian izango du klasea 19:30etik 20:30era; bigarren ordu hau beste monitore batekin aurrera eramango da.

Fotos

Vídeos