Kasik 150 lanek egin diote gorazarre euskarari

Aurtengo edizioak 147 komiki-lan bildu ditu. /
Aurtengo edizioak 147 komiki-lan bildu ditu.

MIRIAM ARANDIA IBARRA.

Hamargarrenez antolatu dute Galtzaundi Euskara Taldeak eta Ibarrako Udalak 'Ibarra-Galtzakomik' komiki lehiaketa, eta aurtengo edizioak 147 komiki-lan bildu ditu; antolatzaileen iritziz, «eran-tzun bikaina» jaso dute, eta lehiaketako irabazleak ostiralean eman zituzten jakitera.

Aurtengo edizioa, gainera, berezia izan da; izan ere, zendu berria den Juanba Berasategi zinema-zuzendariari omenaldia eta eskertza egin nahi izan diote euskarazko animaziozko film luzeetan aitzindari eta erreferente izateaz gain, Galtzakomikeko epaimahaiko kide ere izan zelako hainbat urtez.

Sari banaketan egon ziren, besteak beste, epaimahaia osatu zuten Ibai Luque diseinatzailea, Idoia Olano euskara teknikaria, Joseba Antxustegietxarte komikilaria eta Iñigo Martiarena Mattin marrazkilaria; ekitaldia girotzera bertaratu ziren Oihana Iguaran bertsolaria, Unai Gaztelumendi marrazkilaria eta Mireia Garaiburu bakarrizketalaria.

Komiki lehiaketan aurkeztutako lan orok keinu egin dio Berasategiren 'Kalabaza Tripontzia' film luzeari. Sari nagusia 45 urteko Aitor Urkiola ondarroarrak jaso du: 700 euro eta Ibarrako Eluska jatetxean bi lagunentzako afaria.

Hamabi eta hamasei urte bitartekoetan, 1. saria Maitane Dorronsoro eta Luzia Echarten lanak izan ziren hautatuak, eta aipamen berezia jaso zuten Diego Encinas, Garazi Ormazabal eta Leire Montoyak; Ibarrako lanik onena Maite Gibelalderena izan zen. 12 urtetik beherakoen artean, Paula Ansorena eta Nahia Ansorena ahizpak izan ziren garaileak; aipamen berezia jaso zuten Nahia Beain, Unax Gutierrez, Maitane Ezkerro eta Nora Andorenak; Alaitz Agirreren lana izan zen Ibarrako lanik onena adin tarte honetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos