Kantu-jira eta mosaiko erraldoiarekin ospatuko da Euskararen eguna

NÚÑEZ BIDANIA-GOIATZ.

Igande honetan, abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatuko da eta Bidania-Goiatzen egun horretarako ekitaldiak antolatu dituzte Bidania-Goiazko Udalak, Ernio guraso elkarteak eta Kukuri Kultur elkarteak. Goizean, kantu-jira herrikoia egingo da Goiazko plazatik aterata 11:00etan. Euskal kantak abestuko dira bidetik, Bidaniko frontoira iristen bitartean. Bertan, frontoi atzeko plazan Galtzaundi euskara taldeak antolatu duen mosaiko erraldoia osatuko da 12:30a aldera. Tolosaldeko herrien artean 'Tolosaldean euskarak 365 egun' esaldia osatu nahi da, herri bakoitzak hizki bat eginez. Antolakuntzak ekimenean parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos