Kantabriara irteera antolatu dute jubilatuek datorren irailaren 5erako

DV IDIAZABAL.

Udako oporrak amaitu ez badira ere, jubilatuen elkartekoak dagoeneko martxan dira eta prest dute hurrengo irteera. Kasu honetan Kantabria aukeratu dute, egun pasa ederra egiteko.

Irteera datorren irailaren 5ean izango da, asteartearekin. Parte hartzaileak goizeko 9etan abiatuko dira. Ugaldebietako atseden gunean gelditu ondoren, Castro Urdiales bisitatuko dute. Ondoren Arenillas jatetxean egingo dute bazkaria. Etxera bidean Durangon geldialdia.

Izenak emateko egunak abuztuaren 29 eta 30 izango dira, 7etatik 8 etara bigartean jubilatuen elkartean bertan. Ordaindu beharrekoa 25 euro bazkideak eta 30 euro ez direnak.

Fotos

Vídeos