Kanposantuaren inguruko herri-bilera, asteartean

NÚÑEZ ALKIZA.

Udalak bilera antolatu du asteartean, hilak 18, hilerriaren egoeraz hitz egiteko. 19:30ean hasiko da Don Juanena etxeko bilera gelan. Kanposantuaren edukiera agortzen ari da eta ahal bezain azkar erabaki bat hartu beharrean dago Udala. Azkenaldian hilerriko azpiegiturak egokitzeko zein kudeaketa gaurkotzeko proposamenak landu ditu eta bileran azalduko dira.

Fotos

Vídeos